Txapelketa eta pelota finalekin agurtuko dituzte festak, Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 11a, 02:00

Gaur bukatuko dira festak Zikuñaga auzoan eta festak behar bezala agurtzeko, egun osoan zehar antolatu dituzte ekintzak: marrakzi lehiaketa, bote, igel eta toka txapelketak, esku pelota finalak, merienda...
Bestalde, atzo, sagardo probaketa eta tortila lehiaketa izan ziren eta Juanirena izan zen tortilarik goxoena. Iaz ere, berak irabazi zuen lehiaketa. Arratsaldean, berriz, harri proba izan zen eta auzotarrek irabazi zuten oraingoan ere. Zaldiak egindako plazen erdiak eta bat gehiago egitea zen apustua eta lortu zuten. Zaldiak 96 egin zituen eta eurek 51 guztira. Lehenengo tandan 23 plaza egin zituzten eta bigarrenean 28.

Egitaraua:

11:00-13:00 Marrazki Lehiaketa
11:30 Bote, igel eta toka
txapelketak haurrentzat
17:00 Bote, igel eta toka
txapelketak helduentzat
18:00 Esku pelota finalak
20:00 Merienda auzotarrentzat
21:00 Zezensuzkoa eta jaien amaiera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!