Hernaniko lau mugalariek egindako lana ekarri zuten gogora atzo

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 12a, 02:00

Aurreikusi baino ordubete beranduago, baina azkenean iritsi zen Hernanira Les Amis du Réseau Comète elkarteak antolatutako autobusa, Belgikako, Irlandako, Ameriketako... ordezkariekin. Loidi parean dagoen oroitarrian bildu ziren zain ziren hernaniarrekin, eta beste urtebetez, Comete Sarean parte hartu zuten Hernaniko lau mugalariak omendu zituzten, hau da, naziengandik ihesi zebiltzanei laguntzen ibili ziren lau mugalari hernaniarrak: To­mas Ana­bi­tarte, Martin Erraz­­kin, Juan Ma­nuel Lar­buru eta denetan ezagunena, Floren­tino Goi­ko­etxea. Bertan izan ziren, besteak beste, Goikoetxearen anaia Antonio, Nadine Dumon Comete Sarearen sortzailea, eta laguntza jaso zuten abiadoreen ondorengoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!