Bigarren Mundu Gerrako iheslari eta mugalariak omentzeko, hau da, Comete Sareako kideak omentzeko, urtero ekitaldiak eta ibilaldi bat antolatu ohi du Les Amis du Réseau Comète elkarteak, Bidasoa ibaiaren bi aldetara. Eta urtero, Hernaniko lau mugalariei omenaldia egin izan zaie Osiñaga auzoan, Loidi parean dagoen oroitarrian. Aurtengo edizioan, ordea (asteburu honetan ari da izaten), egitarau ofizialean ez zen aurreikusten Hernanira etortzea.
Dena dela, Hernaniko Kronikak jakin duenez, azkenean, autobus bat iritsiko da gaur, arratsaldeko 17:30etan Loidiko oroitarrira eta lau mugalari hernaniarrek egindako lana gogora ekarriko dute.
Goikoetxea, Anabitarte, Errazkin eta Larburu
Bigarren Mundu Gerran, naziengandik ihesi zebiltzanei laguntzen ibili ziren 4 mugalari hernaniarrak izango dituzte gogoan: Tomas Anabitarte, Martin Errazkin, Juan Manuel Larburu eta denetan ezagunena, Florentino Goikoetxea.
Bestalde, bihar, Comete Sareako bi kide Hernaniko Institutuan izango dira 11:00etan, batxilergoko ikasleekin. Besteak beste, Nadine Dumon, Comete Sareako sor-tzailea izango da bertan.