Bi puntuk ihes egin zuten atzo Zubipetik

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 10a, 02:00

Hernani 2-Beasain 2


Berezi eta Elberdinek 2-0 aurreratu zuten Hernani atzo, Beasainen kontra Zubipen. Hala ere, bi puntuk ihes egin zien, eta bakarra eskuratu zuten, Beasainen kontra 2-2 berdinduta; berehala etorri zen goierritarren erreakzioa, eta berdinketa. Partiduaren azken txanpan bi taldeek izan zuten garaipenaren gola egiteko aukera, baina ez zuten asmatu. Hernanik Balmasedaren kontra jokatuko du datorren astean, ligako laugarren partidua.

Jubenil eta kadeteek gaur hasiko dute denboraldia

Hirugarren mailako taldeaz gain, Hernaniko beste bi taldek ere partidua izango dute asteburuan. Denboraldiko aurrenekoa jokatuko dute gaur Euskal Li­gako jubenilek, Getxoren kontra; Faduran izango da, 17:00etan. Eta Ohorezko Mai­lako kadeteek, Beti Gazte hartuko dute Zubipen, gaur baita ere, eguerdiko 12:00­etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!