Iñaki Lekuona Euskadiko txapelduna, 200 metro eta kilometroko probetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 9a, 02:00

Euskadiko Omnium Txa­pel­keta jokatu zen joan den larunbatean elite eta sub23 mailan, eta bertan, Iñaki Lekuona hernaniarra txapeldun izan zen 200 metro eta kilometroko probetan, sub23 mailan. Elite mailan, berriz, bigarren postua lortu zuen 200 metrotan eta hirugarrena, kilometroko proban.
Omniuma 5 lasterketetan ba­natzen da. Alde batetik, er­­­lo­jupekoak daude: 200 me­tro, persekuzioa 4km eta ki­lo­metroa. Bestetik, fondokoak: scratch eta puntuazioa.
Scratch proban, normalean Lekuona oso ondo molda­tzen den proban, hernaniarrak ez zuen lan ona egitea lortu. Puntuazio pro­ba, be­rriz, oso gogorra egin zi­tzaiola aitortu dio Kronikari. Bertan, mundu mailan eta olin­piadetan garaipenak di­tuz­ten txirrindulariek hartu zuten parte eta Mikel Astarloza Euskalteleko txirrindulariak irabazi zuen. Dena dela, sentsazio onekin geratu dela dio Lekuonak. Orain, Espainiako Omnium Txapel­keta prestatzen ari da. Tafallan jokatuko da datorren asteburuan.
Bestalde, Asier Larrañaga hernaniarra ere Euskadiko Txapelketan izan zen Le­kuonari laguntzen eta lan txukuna egin zuen. Orain, Moyua Ligan, postu ona lortzea du helburu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!