Haurren Eguna gaur, Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 9a, 02:00

Zikuñagako Amaren Egu­­narekin atzo hasi zituzten festak Zikuñaga auzoan eta gaur ere ekintzaz betea dator eguna. Batez ere, haurrei zuzendutako ekintzak izango dira: jokuak, graffitiak, puzgarriak, buruhaundiak, tailerrak... eta futbito partidua. Auzotarrak gogor aritu dira entrenatzen eta gaur izango dute aukera ikasitakoa erakusteko, Martuteneren aurka. Horrez gain, danborrada izango da, lehenengo aldiz. Eta gaua girotzeko: DJ Txus.

Gaur, Haurren Eguna:

10:00 Haurrentzako jokuak
10:00 Graffitiak
12:00-14:00 Puzgarriak
16:00-18:00 Puzgarriak
16:00 Buruhaundiak
16:00-18:30 tailerrak
18:30 Haurren Futbito
partidua: Zikuñaga F.T. / Martutene K. E.
20:00 Danborrada
23:30 DJ Txus
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!