Doinu zale musika eskolan izena emateko epea zabalik dago irailaren 16ra arte. Irakaslea Imanol Kamio da eta aukeran dauden ikastaroak honakoak dira: solfeoa, pianoa, akordeoia, panderoa, bateria modernoa, biolontxeloa, saxofoia, djembea, bongoak, tronpeta, trikitixa, gitarra, abesbatza eta armonia. Helduentzako ikasketa bereziak antolatzen dituzte eta ikastaroak talde txikietan izaten dira. Izena honako telefonoetan eman daiteke: 943 33 12 33 edo 637 857 962.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!