Ligaxkako hiru partidurekin hasiko da gaur txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 12a, 02:00

Saltsa ederra jarri du Tilos 7 Pasa, herri mailako pala txapelketa berriak. Guz­tira, 29 bi­kote lehiatuko dira Herna­ni­ko pala jokalari onenaren ti­tulua lortzeko, eta guztia prest da­go. Txapelketa hastea besterik ez da falta eta ho­ri, gaur izango da. Ligax­ka­ko hiru partidu jokatuko di­ra Tilose­tako frontoian: 18:45etan, Zubillaga-Elor­za/Karter-Iraitz neurtuko dira; 19:30e­tan, Esnal-Arre­gi/Gascon-Zabala; eta 20:15e­tan, Petxi-Juan­jo/Ro­zas-Ipa­rragirre.
29 bikoteak, 8 taldetan ba­natu dira eta 3 jardunalditan (datozen hiru astetan), talde bakoitzeko bikoteek, taldeko gainerako bikoteen aurka jo­katuko dute. Ondoren, talde bakoitzeko bikote irabazleek eta bigarrenek final zortzirenak jokatuko dituzte. Finala urriaren 20an izango da.
Nesketan 3 bikotek bakarrik eman dute izena eta lanean ari dira zerbait antolatzeko asmoz.

Kerejeta-Gurrutxaga,
faborito nagusiek bihar debutatuko dute

Jardunaldi bakoitza astelehenetik ostegunera jokatuko da. Denera, 13 partidu jokatuko dira jardunaldi bakoi­tzean. Gaurkoez aparte, bes­te 10 par­tidu jokatuko dira aste honetan eta bihar, Kere­jeta eta Gurrutxagak, faborito nagusi­ek debutatuko dute Zapiain eta Oiagaren aurka. Arra­tsal­deko 18:45etan izango da.

7a pasa izango da
Txapelketa honek badu be­reiz­garritasun bat: zazpigarren koadrotik ezin pasa. Horrez gain, baldintzei da­go­­kienean, partiduak go­maz­ko pelotarekin jokatuko dira eta 22 tantotara jokatuko dira ligaxkan, eta 25era aurrerantzean.

EGUNA TALDEA ORDUA BIKOTEA BIKOTEA
IRAILAK 12 A 18:45 ZUBILLAGA - ELORZA KARTER - IRAITZ
B 19:30 ESNAL - ARREGI GASCON - ZABALA
20:15 PETXI - JUANJO ROZAS - IPARRAGIRRE
IRAILAK 13 C 18:45 KEREJETA - GURRUTXAGA ZAPIAIN - OIAGA
D 19:30 LIZASO - PELLO ZERAIN - OTEGI
20:15 RUIZ - ARLUZIAGA NARBARTE - SANTA KRUZ
IRAILAK 14 E 18:45 GARZIA - DORRONSORO OÑATE - LARRETXEA
F 19:30 LAZKANO - ZUBIMENDI VILLAR - ARISTORENA
20:15 RUIZ - OSTOLAZA ARGIÑARENA - TXAPARTEGI
IRAILAK 15 G 18:45 LUJANBIO - KEREJETA MAGI - TXEMA
19:30 AGILA - TOXAK EZEIZA - IRADI
H 20:15 LEGARRETA - LEGARRETA PABLO - POLLO
21:00 IMAZ - MIKELTXO ZUBELZU - EIZMENDI

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!