uda bukatuta, AEK hasi da 2011-2012 ikasturteko matrikulazio kanpainarekin. Ikastaroetan izena emateko aukeraz gain, motorrak berotzen hasteko, lehiaketa antolatu dute Hernani, Astigarraga eta Urnietako AEK euskaltegietan. Tokian tokiko hamar galdera ondo erantzuten dituztenek aukera izango dute bi lagunentzako otordua irabazteko. Hernaniren kasuan, irabazleak Errioguardan izango du otordua. Astigarragaren kasuan berriz, otordua Ibai-Lur jatetxean izango da; eta Urnietaren kasuan, Besabin.
Parte harzeko orriak,
kultur etxe eta tabernetan
Lehiaketan parte hartzeko orriak hiru herrietako kultur etxe eta tabernetan daude. Galderak erantzun ondoren, orriak bertan dauden postontzian utzi behar dira, edo ondorengo emailetara bidali: hernani@aek.org eta astigarraga@aek.org.