Ez aspertzeko hainbat jarduera Gazte Txokoan, datorren astetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 8a, 02:00

ASTEARTEAN, hilaren 13an, zabalduko ditu Gazte Txo­koak ateak, ikasturte berriarekin batera. Gogo eta ilusioz datoz aurten ere, eta azaldu dutenez, 11 eta 16 urte bitarteko gazteek ez dute aspertzeko aukerarik izango, jarduerak behintzat, ez baitira faltako.

Hainbat jarduera eta baliabide, gazteen gozamenerako
Gazte Txokoa Udalak 11-16 urte bitarteko gazteei eskain­tzen dien txokoa da, eta bertan, gazteek hainbat baliabide dituzte lagunekin jolastu, lagun berriak egin eta ondo pasatzeko: futbolina, mahai jokoak, aldizkariak, pin-pong mahaia, musika, dardoak, malabareak... Lokalak dituen baliabideez gain, bertan dauden begiraleek hainbat ekitaldi edo jarduera antolatzen dituzte, urte osoan zehar: eskulanak, hala nola, ispiluak, kandelak, karterak, buruhaundiak, joieroak, mosaikoak egitea; tailerren artean, sukaldaritza, masajea eta kultura; irteerak esate baterako, Arcachonera, irlara eta hondartzara; eta kirol ekintzak, hala nola, eskalada, piraguismoa, kart-ak, zaldian ibiltzea, futbola eta boleibola.

Lehiaketak, tailerrak, kirolak... irailean
Ikasturte berria hasi ordurako izango da zertan denbora pasa Gazte Txokoan. Irailean zehar, ekitaldi ugari egingo dituzte, 13tik 30era. Aurreneko astean merendola, proposamen kutxa eta arbela, futbolin lehiaketa eta frontenis lehiaketa izango dituzte, hurrenez hurren, asteartetik larunbatera. Bigarren astea berriz, 20tik 24rakoa, Play Stationean joka­tzen hasiko dute. Asteazken eta ostegunean arkatzak tuneatuko dituzte. Ostiralean berriz, herri kirol probak egingo dituzte; eta azkenik, larunbatean, jolasean ariko dira malabareekin. Hilabeteko azkeneko astea ere Play Stationean jokatzen hasiko dute. Hurrengo bi egunetan eskolarako agenda egiten arituko dira, eta azkenik, 30ean topagunea izango dute.

Egunero zabalik, astelehenetan izan ezik
Astelehenak kenduta, Gazte Txokoak egunero zabalduko ditu ateak. Asteartetik ostegunera, egunean 3 orduz egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara; eta ostiraletik igandera ordubete gehiago, 17:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!