Lurienera mendi buelta egiteko, izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 8a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak Lurien mendira irteera antolatu du datorren astebururako: irailak 17 eta 18. FEDMEn federatuta daudenek 60 euro ordaindu behar dituzte, eta ez daudenek, 65 euro. Horrez gain, bazkide ez direnek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Izena emateko bulegotik pasa behar da, 20:00etatik 21:00etara, astelehen, asteazken edo ostegunetan. Azken eguna hilaren 15a da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!