Urnietako Sanmiel jaiak irailaren 29an hasiko dira eta jaietan antolatzen den Kontzejupeko Pelota Txapelketetan izena emateko azken eguna gaur da. Izena Lekaio kultur etxean edo 943 00 80 33 telefonoan eman behar da. Bestalde, Kartel Lehiaketako irabazlea Angel Ligero errioxarra izan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!