Ikastaroetan izen ematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 8a, 02:00

Astigarragako kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Aurten, denera, 8 ikastaro izango dira eta urritik aurrera izango dira martxan. Honakoak dira ikastaroak: aretoko dantzen tailerra, argazkigintza digitala, ipuin tailerra, joste-lanak eskuz eta makinaz, literatur tailerra, patchwork eta oinarrizko joste-lanak, yoga eta zura tailatzea. Izen ematea eta informazio gehiago, honako telefonoan: 943 33 50 64.

Euskal dantzak
Kultur etxeko ikastaroez gain, euskal dantzak ikasteko aukera ere izango dute 7 urtetik gorako haurrek, Astigarra­gako Astigar elkartean. Izena irailaren 21 eta 22an eman behar da elkartean bertan.

Euskera
Euskera ikasi edo hobetu nahi dutenek ere izango dute aukera. Izen ematea irekita dago irailaren 30era arte. Izena kultur etxean eman behar da. Informazioa berriz, honako telefono eta helbideetan eskuratu daiteke: 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.

Helduen heziketa ikastaroak
Helduentzat heziketa ikastaroak (HHI-EPA) ere izango dira: informatika, hizkuntzak, idazten eta irakurtzen ikasteko, 25 urtetik gorakoentzako uniber­tsitateko sarrera-pro­ba... Izen ematea zabalik da­go. Infor­mazioa: 943 33 53 18.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!