Euskara ikasteko eskaintza zabala, Udal Euskaltegian

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 8a, 02:00

Matrikulazioa irailaren 23ra arte dago zabalik. Goizez, 09:30etatik 13:30etara eman daiteke izena; eta arratsaldez, 16:30etatik 19:30etara.

IKASTURTE berrian euskera hutsetik ikasi edo hobetu nahi dutenentzat aukera zabala dute Udal Eus­kal­tegian. Matrikulazio kanpaina zabaldu dute aste ho­netan, eta irailaren 23ra bi­tartean, klase, saio eta jarduera askoren artean aukeratu liteke.

Autoikaskuntza, euskalduntzea, guraso eta merkatarientzat taldea...
Euskera ikasi edo hobetzeko eskaintzen dituzten aukeren artean, euskalduntzea da bat. Aukera honetan, klasea, as­telehenetik ostegunera ja­so­­tzen da, egunean bi ordutan. Horrez gain, ikaslea bes­te ordu erdi ere gera liteke bertan, ikaskideekin etxeko lanak egiten, zalan­tzak argi­tzen... eta tutore­tza egiteko aukera ere bada. Euskal­duntze aukera hiru ordutegitan ematen dute: goizez, arratsaldez eta gauez. Guraso eta merkatariena da Udal Eus­kal­tegiak eskaintzen duen beste aukeretako bat. Eguerdian, 14:30etatik 16:30etara ematen dituzte hauentzat euskera klaseak, astean hiru egunetan, bi ordu egunean. Autoikaskuntza eta euskerako perfil ezberdinetako azterketak prestatzeko aukera ere ematen dute, hala nola, HABEko 1, 2 eta 3garren mailak, IVAP, EGA...

Erabilera sustatzeko, jarduera ezberdinak
Euskera jakin, baina erabilera sustatu edo hobetu nahi dutenentzat jarduera ezberdinak ere antolatzen dituzte: asteburuko barnetegiak, tailerrak, hitzaldiak...

Matrikulatzeko, eta infomazio gehiago eskatzeko nora jo
Udal Euskaltegian izena as­telehenetik ostiralera eman daiteke, goizez, 09:30­etatik 13:30etara, eta arratsaldez, 16:30etatik 19:30­etara. In­formazio gehiago eskura­tzeko berriz, bi bide daude: telefonoz, 943 33 18 96ra deituta, edo emailez, euskaltegi@hernani.net helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!