Patata tortilla lehiaketa, kirol txapelketak eta ume jolasak, besteak beste, bi eguneko festetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 8a, 02:00

Biharko eta larunbaterako antolatutako ekitaldiez gain, txosna ere jarriko dute aurten. Bertan edari eta ogitartekoak salduko dituzte, festetako ekintzetarako dirua ateratzeko.

Auzoetako festak indarra hartzen ari dira azken urteetan Hernanin, eta hori ere nabaria da Latsunbe Berri­koetan. Asteburu ho­netan ospatuko dute auzo eguna, eta aurten ere, bi egun izango dira festa giroan murgiltzeko. Ostiralean kirol txapelketek protagonismo berezia izango dute, eta larunbatean, adin guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte: tortilla lehiaketa, bazkaria, puzgarriak, dj-ak eta musika, besteak beste. Gainera, txosna ere jarrriko dute bi egunetan. Edari eta ogitartekoak salduko dituzte bertan, festetarako dirua ateratzeko asmoarekin.

Hiru txapelketa, sardin jatea eta musika, festen aurreneko egunean
Bihar jai dela aprobetxatuta, auzotarrek aurreneko egunetik izango dute jaietan murgiltzeko parada. 09:00­etan botako duten koheteak piztuaraziko du festa, eta segidan, eguneko lehenengo txapelketa jokatuko da: futbito txapelketa, Kiroldegi erdiko pistan. Bazkaldu aurretik, buruhaundi eta trikitilariak ibiliko dira auzoan barrena. Arratsaldean ere, txapelketak izango dira ardatza: 17:30etan hasita, bi jokatuko dira: frontenis eta ping-pongeko txapelketak; biak, auzoko frontoiean. Eguna amai­tzeko, sardin-jatea eta rock kontzertuak antolatu dituzte: sardin jatea 20:30etan izango da, pistan, eta rock kontzertuak Josetxoren Men­dekua, Dirty Eyes eta Meat-Heav taldeek eskainiko dituzte.

Ume jolasekin hasiko dute larunbata, eta Coyote-Dance-kin bukatu
Betiko jokoekin hasiko dute festetako bigarren eguna, ume jolasekin: zaku lasterketa, futbolina eta zapi-jokoa an­tolatu dituzte, besteak beste. Ondoren, auzotarrek etxetik eramaten dituzten marrazkiekin, erakusketa jarriko dute balioaskotarako (polibalentea) pistan. Ja­ki­na­razi dutenez, partehar­tzaile guztiek izango dute saria. Eguerdian, festa gehienetan izaten den tortilla patata lehiaketa egingo dute. Azal­du dutenez, bi sari izango di­ra aurten tortilla onenentzat: bi afari Latsunbe tabernan, eta bi afari Tranbia tabernan. Lehiaketa 11:00­etan hasiko da, eta sari banaketa 13:00­etan egingo dute. Ba­na­keta eginda, gazte zein helduek elkarrekin bazkalduko dute. Arratsaldean, 16:30etan, puzgarriak jarriko dituzte auzoko hiru gunetan: balioaskotarako pistan, kiroldegian eta Atarrabiyon. Helduek berriz, toka eta igel txapelketa izango dute, 19:00etan, pelotalekuan. Eta bientzat txokolatada antolatu dute ondoren, pistan. Festak musikaren doinupean agurtuko dituzte: Txingudi Dj-ak lehendabizi eta Coyote-Dancek ondoren, girotuko dituzte festak azken minuturaino.

FESTETAKO EGITARAUA

ostirala
09:00-12:30 Auzoko festen hasieraren kohetea
09:00-12:30 Futbito Txapelketa kiroldegiko erdiko pistan
12:30 Trikitilariak eta
buruhaundiak auzoan zehar
17:30 Frontenis txapelketa
auzoko pelotalekuan
17:30 Ping pongeko Txapelketa tenis pistan
20:30 Sardina jatea
balioaskotarako pistan
22:00-01:30 Rock Kontzertua honako taldeekin: Josetxoren Mendekua, Dirty Eyes eta
Meat Heav

larunbata
10:00-13:00 Betiko jokoak Artetik-ekin: zaku lasterketa,
futbolina, zapi-jokoa...
10:30 Marrazki erakusketa
(norberak bere marrazkia eraman) balio askotarako pistan.
11:00-12:00 Tortilla patata
txapeketa
13:00 Sari banaketa balioaskotarako pistan
14:00 Karobi Elkarteak antolatuta, gazte nahiz helduentzako
bazkaria
16:30-19:30 Puzgarriak eta ohe elastikoak balioaskotarako pistan
Puzgarriak polikiroldegi aurrean
Puzgarriak Atarrabiyo plazan
19:00 Toka eta igel txapelketa
pelotalekuan
19:30 Txokolatada
balioaskotariko pistan
20:30 DJ Txingudi
24:00 Coyote Dance

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!