Segura eta Martiarena onenak, Zarautzen eta Donostian

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 8a, 02:00

ASTEBURua oparoa, ezin hobea izan zen Kriskitiña taldeko bi dantzari hernaniarrentzat, Xabier Segura eta Lierni Martiarenarentzat, bi garaipen lortuta. Lehendabizi, larunbatean, Zarautzen jokatu zen Dantza Suelto Txapelketan hartu zuten parte, eta bikain aritu ostean, aurreneko postua eskuratu zuten. Ondoren, igandean, Donostiako Konstituzio Plazan jokatu zen Dantza Suelto Txapelketan hartu zuten parte, eta bertan ere, txapeldunak izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!