Berriak artistekin ekimena jarri du martxan Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak Xpressionk kultur elkartearekin. Hernaniko dendak arte galeria bilakatuko dira eta bertako eta inguruko artistek euren margolanak erakusketan jartzeko aukera izango dute. Lanen argazkiak hilaren 12a baino lehen bidali behar dira jokin@xpressionk.net helbidera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!