Zorte kaxkarra karreran, baina animorik ez zen falta izan.

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 7a, 02:00

Aitor Olalla motoziklista hernaniarrak Nafarroako Open Kopa jokatu zuen asteburuan, Los Arcosen. Eguna euriarekin hasi zen eta horrez gain, lehenengo entrenamendura ez zen atera, gurpilak ez zirelako iritsi. Bigarren entrenamendurako atertu zuen eta Olallak Polea egin zuen, hau da, denborarik onena bere kategorian. Hala, karreran lehenengo lerroan ateratzeko aukera izan zuen. Karreran oso ondo hasi zen, baina bigarren bueltan erori egin zen eta minik hartu ez bazuen ere, karrera utzi egin behar izan zuen. Zorte kaxkarra, baina animorik ez zuen falta izan. Iruñea, Burgos eta Hernaniko 60 lagun inguru bildu ziren. Txapelketako hurrengo karrera urriaren 17an izango da. Olalla 4garren doa sailkapen orokorrean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!