Hiru hernaniar, Donostiako Euskal Jaietako finalean

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 10a, 02:00

Donostiako Euskal Jaietako Torneoko finalak jokatuko dira gaur, 15:30etatik aurrera, Trinitateko frontoian eta 6garren partiduan, senior mailan, 3 hernaniarrek hartuko dute parte. Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitarte hernaniarrek, Añorgako Insausti eta Hernaniko Ioritz San Sebastianen aurka jokatuko dute. Partidu parekatua espero da, baina azken bikoteak esperientzia gehiago du eta finalean garrantzitsua izaten da hori. Ziur, behintzat, hasi berri den denboraldiko lehenengo txapela hernaniar batek irabaziko duela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!