Aurten ere, Kizkia Taldeak Sagardo Txapelketa antolatu du Gure Izarra elkartean eta bihar hasiko da. Hiru egun ezberdinetan taldeko partaideek probatuko dituzte Gipuzkoako 19 sagardotegitako sagardoak. Bihar, irailaren 14an eta 21ean sailkapen egunak izango dira eta 28an, finala. Sei sagardok lortuko dute finalera pasatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!