Pertsona helduei zuzendutako ikasketak eskaintzen ditu EPAk Hernani, Andoain, Urnieta eta Astigarragan, eta bertan izena eman nahi dutenek oraintxe dute matrikulazio epea zabalik. Idazten edo irakurtzen ikasi daiteke, komunikazio trebetasunak hobetu, ezagupenak eguneratu, Bigarren Hekuntzako graduatua lortu... Euskeraz eta gazteleraz jaso daitezke klaseak.
Hizkuntzak, informatika...
Hernanin dagoen eskaintzari begira, hizkuntzak ikasteko aukera zabala dago EPAn: frantsesa (0 maila), astean bi egunetan; euskera (1 maila), astean bi egunetan; eta ingelesa (1 maila), astean bi egunetan. Iinformatika klaseak ere badira (0 maila), astean bi egunetan. Eta horrez gain, 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitaterako Sarrera-Probarako prestakuntza dago. Goi Mailako Heziketa Zikloetarako Sarrera-Probakerakin bateragarria da azken hori.
Matrikula doan
Izena, astelehenetik ostiralera eman daiteke, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, EPAn bertan: Antziola, 62. Telefonoa: 943 33 53 18.
Matrikula doan da, irakasle titulatuak eta espezializatuak dira, ikasturtea bi lauhilekotan antolatua dago (iraila-otsaila eta otsaila-ekaina) eta ordutegia goizez, arratsaldez edo gauez izan daiteke, norberaren beharrei egokitua.