Udaran zehar lortutako zazpi podiumak gutxi balira bezala, Ibai Albak beste bigarren postu bat eskuratu zuen larunbatean Urruñako lasterketan; Laurent Galinierrek irabazi zuen, Frantzia eta Europako duatloi txapeldunak. Txapelketa 9,3 km-koa izan zen, eta ibilbide berari 3 buelta eman behar izan zizkioten, tartean zeuden aldapa gogorrei aurre eginda. 250tik gora korrikalarik hartu zuten parte, eta Alba gustura zegoen lortutako emaitzarekin: «oso pozik bueltatu nintzen, maila haundia baitzegoen». Horrez gain, patrozinadorea ere badu Albak, Eusko Jaurlaritzako Ura agentzia. Hemendik aurrera honen izena eramango du arropan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!