Hernaniko pelota eskolan jokatu nahi duten gaztetxoek bihartik aurrera zabalik dute izena emateko epea; izen-ematea 2002an eta 2003an jaiotako umeei dago zuzendua. Pelota elkartetik jakinarazi dutenez, izena emateko Kiroldegiko pelotalekutik pasa behar da, astearte edo ostegunetan, 17:00etatik aurrera. Entrenamentuak hilaren 16an hasiko dira, eta ostiraletan izango dira, 16:45etatik 17:45etara. Urtarriletik aurrera berriz, asteazkenetan ere entrenatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!