gogo, ilusio eta egun gehiagorekin ospatuko dituzte aurten Zikuñagako festak. Ostegunean hasi eta igandera bitartean, lau egunetan, denetariko ekitaldiak izango dira ume, gazte zein helduei zuzendutakoak.
Buruhaundiak eta kirola
protagonista, festen
aurreneko egunean
Ostegun arratsaldean hasiko dira festak, buruhaundien danbatekoekin. Eta ondoren jokatuko dira, eguneko bi ekitaldi nagusiak. Joan den urteko harrera ona ikusita, umeentzako euskal pelota txapelketa antolatu dute, 17:00etan. Ondoren, helduena jokatuko da, aurten aurreneko aldiz. Festetako lehenego eguna kiroletik amaituko dute, futbito txapelketako finalerdiekin.
Ostirala, umeentzako
ekitaldiz josia
Eskolara hasita egongo badira ere, ostirala jai dutela aprobetxatuz, umeentzako ekitaldiz josi dute ostirala, Zikuñagan. 10:00etan haurrentzako jokoak izango dira: aulki jokoa, altxorraren bila...; eta baita graffitiak egiteko aukera ere. Bazkaldu aurretik eta ondoren berriz, puzgarriak jarriko dituzte. Arratsaldean, ekitaldi nagusiari aurre hartuta, buruhaundiek eta umeentzako antolatutako tailerrrek alaituko dute auzoa. 18:30etan hasiko da, aurretik ondo landutako partidua: Zikuñaga FT eta Martutene KEren artekoa. Aurtengo nobedadeetako bat izango da umeen arteko futbito partidu hau. Festetarako taldea osatu, eta astearte eta ostegunetan gogor entrenatuta jokatuko dute larunbatean Zikuñagako auzotarrek. Eguna danbor doinuekin eta DJ Txusen musikarekin bukatuko dute.
Lehiaketa, euskal proba, afaria eta kontzertuak, larunbatean
Larunbata izango da helduen egun nagusia. Patata tortila onena aukeratuz hasiko dute eguna, 10:00etan; eta ondoren, eztarria bustiz jarraituko dute, Sagardo dastaketarekin. Arratsaldea ere, ez da nolanahikoa izango: 17:30etan euskal probek jendetza erakarriko dute, eta txokolate ederra hartu ostean, futbitoko partiduaren txanda izango da. Kasu honetan, helduek jokatuko dute, finala. 21:30etan, afari eder baten bueltan elkartuko dira, eta eguna irrintzi lehiaketarekin, eta Pandemia eta Meat Heav taldeen kon-tzertuekin bukatuko dute.
Txapelketak eta pelotako finalak igandean, jaiak bukatzeko
Txapelketak izango dira jaietako azken eguneko ardatza. Goizean umeek jokatuko dituzte: marrazki lehiaketa izango dute batetik, eta igel, toka eta bote txapelketa bestetik. 17:00etan helduek izango dute igel, toka eta bote txapelketa. Ondoren, 18:00etan hasiko da aurten nobedadea izan den helduen euskal pelota txapelketa. Kasu honetan, finala jokatuko da. Festak merienda eta zezen suzkoaren irteerarekin agurtuko dituzte.
OSTEGUNA
16:00 Buruhaundiak
17:00 Esku pilota txapelketa haurrentzat
Ondoren Euskal pilota txapelketa helduentzat
20:00 Futbito final aurrekoak
OSTIRALA
10:00 Haurrentzako jokoak
10:00 Graffitiak
12:00-14:00 Puzgarriak
16:00-18:00 Puzgarriak
16:00 Buruhaundiak
16:00-18:30 Tailerrak
18:30 Haurren futbito partidua: Zikuñaga FT-Martutene KE
20:00 Danborrada
23:00 DJ Txus
LARUNBATA
12:00 Tortila lehiaketa
12:30 Sagardo dastaketa
15:30 Ura gerra
17:30 Euskal Probak
19:00 Txokolatada
19:30 Futbito finala
21:30 Herri afaria
23:30 Irrintzi lehiaketa
00:00 Kontzertuak: Pandemia eta Meat Heav
IGANDEA
11:00-13:00 Marrazki lehiaketa
11:30 Bote, igel eta toka txapelketa haurrentzat
18:00 Esku pilota finalak
20:00 Merienda auzotarrentzat
21:00 Zezen suzkoa eta jaien bukaera