Hernanin odola eman nahi duten guztiek aukera dute asteartean, anbulatorioan; odol estrakzioak egingo dituzte, 18:30etatik aurrera. Gipuzkoako Odol Emaileen elkartetik jakinarazi dutenez, Hernanin 40 odol emaile gehiago behar dira, egun dauden beharrak asetzeko. Horregatik, herritarrak gonbidatu nahi dituzte asteartean, odola ematera. Horrez gain, organo donante egiteko aukera ere izango da bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!