Lurien mendiko itzulian parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 5a, 02:00

Mendiriz Mendiko kideak Lurin mendira itzulia egingo dute datorren astean, hilaren 17 eta 18an. Azaldu dutenez, gailurrak 2.828 metro ditu, eta egitea aukerazkoa izango da. Berez, gailurrik gabe egingo duten ibilbidea 6-7 ordukoa izango da. FEDMEn federatuta daudenetzat, irteerak 60 euro balio du, eta ez daudenentzat 65 euro. Elkarteko bazkide ez direnek berriz, 10 euro gehitu beharko diote prezio horri. Izena emateko azken eguna hilaren 15a da, eta horretarako elkartetik pasa behar dute astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!