Pirritx, Porrotx eta Marimotots gaur, etxeko txikienen gozamenerako

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 4a, 02:00

azken hamarkadako pailazo arrakastatsuenak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Hernaniko kiroldegian izango dira gaur arratsaldean, etxeko txikienen gozamenerako. Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna eskainiko dute, Hernani Musika Eskolako akordeoilari taldeak gonbidatuta, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hiru pailazoak tropa guztiarekin etorriko dira kiroldegira: tiritatxo pediatra, largabista naturazalea, martinber­tso kultura aditua... Kultura zer den jakin eta beste gauza asko ikasteko aukera izango dute, kiroldegira hurbiltzen direnek.

AEKko matrikulazio kanpaina zabalduko dute

Urtero bezela, AEK euskaltegiko kideekin batera, matrikulazio kanpainari hasiera emango diete hiru pailazoek gaur. Hala, bihartik aurrera AEKn ikasi nahi dutenek izena emateko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!