aek euskaltegian euskera ikasi edo hobetu nahi dutenek, astelehenetik aurrera dute izena emateko epea zabalik. Bihar, AEK euskaltegiak matrikulazio kanpainaren txupinazoa botako du Pirritx eta Porrotxekin, eta hala irekia geratuko da Hernani, Astigarraga, Urnieta eta Martuteneko izen-ematea.
Hilabete osoan zehar izango da matrikulatzeko aukera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Eta izena emateko hiru modu daude: Hernaniko (Larramendi, 11) edo Astigarragako (Kultur etxea) egoitzetatik pasata; postaz, hernani@aek.org edo astigarraga@aek.org helbideetara idatzita; eta telefonoz deituta 943557801, 607592864 edo 607610687 zenbakietara.
Aukera zabala, urte osoan
Asko dira AEK euskaltegiak euskera ikasi edo hobetzeko eskaintzen dituen aukerak: euskalduntze taldeak, azterketak lantzeko taldeak, autoikaskuntzako taldeak eta guneak dira euskaltegiko ardatza. Horrez gain, EGA online ikastaro berria, zilegi eskolak, mintzalagunak eta bestelako ekintzak ere antolatzen dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!