Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute, eta asteartera arte izango da aukera

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 2a, 02:00

Biteriko ikastaroetan izena eman nahi dutenek asteartera arte dute aurrematrikula egiteko aukera. Goizez, 09:00etatik 13:00­etara eman daiteke izena Biterin, eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Haurrentzako 2 ikastaro izango dira aurten aukeran, eta helduentzako 14. Ikastaroan izena eman dutenak, dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez erabakiko dira plazak. Zozketa irailaren 7an egingo litzateke, 12:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!