finalerako pelotak atzo aukeratuta, eguna iristea besterik ez da falta partidua jokatu eta Banakako txapelduna zein den jakiteko. Galarretan elkartu ziren atzo Koteto Ezkurra eta Miguel Mari Urrutia, Banakako Kutxa Torneoko finalistak, pelotak aukeratzera. Launa pelota hautatu zituzten, Ezkurrak arinxeagoak. Urrutiak 132 gramoko bat, 131 gramoko bi, eta 129 gramoko bat aukeratu zituen; Ezkurrak aldiz, 129 gramoko hiru, eta 125 gramoko bakarra. Aukeraketa egin ostean, bi erremontistak gustura agertu ziren saskian aurkitutako pelotekin, eta egindako aukeraketarekin. Finala larunbatean jokatuko da Galarretan, 16:45etatik aurrera.
Ezkurra: «Sake onak egin,
eta aurkaria pelotalekuan zehar mugiarazi behar dut»
Ezkurrak hamalaugarren finala izango du larunbatekoa, eta hamaikagarren txapelaren bila badaki nola atera behar duen: «badakit nola jokatu behar dudan, hemen taktikek ez dute balio, partidura egokitu behar da. Sake onak egin, eta Urrutia mugiarazi behar dut»
Urrutia: «Partidu borobila jokatu beharko dut, eta sake eta erresto onak egin»
Urrutia aterako da faborito larunbatean, eta atzoko pelota aukeraketan azaldu zuenez, pisu hori nabaritu du txapelketa osoan zehar: «inoiz ez naiz hain faboritoa izan, eta horrek eragina izan du. Larunbatean irabazteko, partidu borobila jokatu beharko dut, eta sake eta erresto onak egin beharko ditut. Hirutan jokatu dugu elkarren kontra: bitan nik irabazi dut, eta joan den urtean berak irabazi zuen. Aurten, espero dut nik irabaztea». yy