Udaberri eta udarako produktuak eskuratzeko azken aukera, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 2a, 02:00

Udara azken txanpan den honetan, Hernaniko denda eta komertzioek dendetan dituzten azken arropa eta produktuak jarriko dituzte aukeran gaur eta bihar, Stock Azokan. Gaur, arratsaldez izango da aukera, 17:00etatik 20:00etara, eta bihar goizez, 10:00etatik 14:00etara. Bihar gainera, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte, gurasoek erosketak lasai egin ditzaten.

13 postutan, denetariko aukera

Urtetik urtera indar gehiago ari da hartzen azoka, eta aurten, 13 dira bertan postua jarriko duten merkatari eta komertzianteak. Denetariko produktuak izango dira aukeran, hala nola, moda, konfekzioa, kirol arropa, poltsak, konplementuak, etxerako produktuak, umeentzako jantziak, arropa. Gainera, merkealdiei bukaera emateko antolatutako azoka dela kontuan izanda, produktuak prezio merke eta eskuragarrian eskuratzeko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!