Ezkurra edo Urrutia, bietako bat izango da gaur, Banakako txapelduna

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 3a, 02:00

Kutxa Torneoko finala jokatuko dute gaur Ezkurra eta Urrutia erremontistek Galarretan, 16:45­etan hasita. Bietako ba­tek jantziko du denboraldiko txapelik preziatuena, bana­kako txapeldunarena. Ez­ku­rrak 10 aldiz irabazi du txa­pelketa, eta Urrutiak 2tan. Elkarren kontra berriz, 3tan jokatu dute, eta bietan, Urrutia izan da garaile. Gaur ere, Urru­tia izendatu du katedrak faboritoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!