Gimnasia erritmikoan apuntatzeko, izen ematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 31a, 02:00

Hernanin gimnasia erritmikoa egin nahi dutenek zabalik dute dagoeneko, izena emateko epea. 2011-2012 ikasturtean, alde batetik, gimnasia erritmikoa egiten jarraitzeko aukera izango dute, bost kategoriatan: benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil-senior. Horiek, izen emateko aukera izango dute irailaren 9ra arte. Kurtsoa irailaren 12an hasiko dute. Bestetik, aurrebenjaminek, motrizitate, gimnasia-gaitasunak eta gorputz adierazpena landu ahal izango dute. Horiek, irailaren 17ra arte izango dute apuntatzeko aukera. Kurtsoa urriaren 3an hasiko dute.
Ekintza guztiak, mutil eta neskei zuzenduta dira.

Aurrebenjaminentzat, proba-aldia
Lehenengo aldiz izena ematen dutenek, hau da, aurrebenjaminek, urriaren 3tik 19ra bitarteko klaseetara joateko aukera izango dute, proba modura, Kiroldegiko bazkide egin aurretik eta hiruhileko kuota ordaindu aurretik.

Iraileko ordutegia
Urritik aurrera zehaztuko dute maila bakoitzeko ordutegia, kurtsoari dagokionean. Irailekoa, berriz, honakoa izango da: benjaminak, astelehen eta asteazkenetan 17:00e­­tatik 18:00etara; alebin eta infantilak, astelehen eta asteazkenetan 18:00etatik 19:30e­tara; eta kadete, jubenil eta seniorrak, astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:00e­tara. Irailean, kirol jantzi eta zapatilekin joan behar da.
Informazio gehiago, Ki­rol­degian edo honako helbideetan: www.hernanigimnasia.com; info@hernanigimnasia.com; eta hernanigee@hotmail.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!