Futbol 7 Txapelketa jokatuko da gaur Zubipen, Hernani eta inguruko koadrilen artean. Egun osoko txapelketa izango da, hasi eta buka, 09:00etatik aurrera. Goizean aurreneko fasea jokatuko da eta arratsaldean bigarrena, modu azkarrean: irabaziz gero, aurrera egingo dute, eta galduz gero, txapelketatik kanpo geratuko dira.
Bazkaria, pintxoak eta musa ere, egunean zehar
Txapelketaz gain, bestelako festa ere izango da: Zubipeko taberna zabaldu eta partiduek irauten duten bitartean, pintxoak eta edaria izango dira aukeran. Horrez gain, bazkaltzeko aukera ere izango da, eta ondoren, baita musean aritzekoa ere. Izena Garinen eman behar da.