Goiz Eguzki Abesbatza bihartik aurrera jarriko da martxan bere entsaio eta emanaldiekin. Entsaioak ohiko tokian eta ohiko orduan izango dira, hau da, Goiz Eguzkin bertan, 17:30etan. Abesbatzatik dei egiten diete animatzeko, parte hartu nahi duten jubilatu eta prejubilatu guztiei. Goiz Eguzkiko bulegoan eman dezakete izena edo telefono hauetara deituta: 626 260 672 (Joxe Manuel) eta 629 521 251 (Xabier).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!