Irailaren 9 eta 10ean Latsunbeberri eta Marielutseko auzoko jaiak izango dira. Larunbatean, bazkaria egingo dute eta jakinarazi dute txartelak salgai daudela Gailur, Iñaxi eta Latsunbe okindegietan. Prezioak: helduek 11 euro; umeek 5 euro. Bazkaria 14:30etan izango da Karobi elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!