Zikuñaga auzoko jaiak eta Euskal Jaiak, besteak beste, kurtso hasiera arintzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 31a, 02:00

Irailarekin batera, uda­ko oporrak bukatu eta lanean ha­siko dira asko. Eta beste askok kurtso berria izango dute gainean. Lanera edo eskolara buelta arintzeko, ordea, festa eta ekintza mordoa izango dugu herrian, hilabete osoan zehar. Nabar­mentzekoak dira Euskal Jaiak eta hiru auzotako jaiak, hala nola, Ziku­ñaga, Latsunbeberri eta Ma­rie­luts, eta Karabelgo jaiak.
Dena dela, horien aurretik ere izango da zertaz gozatu eta askorik itxaron gabe, aste ho­netan bertan, ostiral eta larunbatean, Stock Azoka izango da. Igandean, berriz, Pi­rritx, Po­­rrotx eta Marimo­totsen emanaldia: Ongi etorri Pupu eta Lore.

Kantaldia, berezitasun
Irailean urtero egin ohi diren beste hainbat ekintza ere izango dira. Esaterako, Ar­gazki Rallya izango da, aurten hamargarren aldiz. Gazteen Trikitixa Txapel­ketak ere ez du hutsik egingo eta mugarriz mugarri ibiltzeko aukera ere izango da, Mugarri Egunean. Eta iraileko azken aurreko astean, Mugikortasun Astea antolatu dute. Berezitasun bezala, berriz, kantaldi bat izango da irailaren 23an: Kantugin­tza­ren uhin berria.

Bertso-Banda
Hernaniko Musika Banda, 150garren urteurrena dela eta, ospa­kizunetan dabil urte osoan eta hainbat emanaldi berezi eskaini ditu. Irailerako ere prestatu du emanaldi bat.  Hernaniko Bertso Esko­la­re­kin elkarlanean, Bertso-Ban­da eskainiko dute.

IRAILEKO KULTUR AGENDA:

Hilak 1-6, Biteriko ikastaroetan aldez aurretik izena emateko
epearen hasiera. Ordutegia:
09:00-13:00/16:00-20:00.
Hilak 2-3, Stock Azoka, Berriak
elkarteak antolatuta, Atsegindegin.
Hilak 4, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia, Musika Eskolak antolatua. 18:00etan, Kiroldegiko frontoian.
Hilak 8-11, Zikuñagako Jaiak.
Hilak 9-10, Latsunbeberri eta Marielutsen auzo eguna.
Hilak 10, Kalez Kale Kantari,
Plaza Berritik 12:00etan.
Hilak 17, Karabelen auzo eguna.
Hilak 17, Bertso-Banda, Musika Bandaren 150. urteurrenaren barruan. Musika Bandak eta Bertso Eskolak antolatu dute. Milagrosa kaperaren plazan, 22:00etan.
Hilak 17-18, Euskal Jaiak.
Hilak 17, X. Argazki Rally digitala, Hernaniko Argazki Forumak
antolatuta, 09:00etan,
Gudarien plazan.
Hilak 18, Sagarraren eta Sagardoaren Eguna, Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiaren eskutik, Gudarien plazan.
Hilak 18, XIII. Gazteen Trikitixa Txapelketa, Kriskitiña dantza taldeak antolatua, 12:00etan, Gudarien plazan.
Hilak 21, Mugikortasun Astea:
ikus-entzunezko emanaldia.
Hilak 23, 2011ko ‘Kantugintzaren uhin berria’ kantaldia, Biterin, 22:00etan.
Hilak 23, Mugikortasun Astea: haur eta nagusien entretenimendurako aktibitate zirkuitoak.
Hilak 24, Mugikortasun Astea:
2. Eskuko Azoka Berezia (bizikleta azoka).
Hilak 24, Mugikortasun Astea:
Kirol egokitua, Koxka elkarteak
antolatuta.
Hilak 24, XXII. Mugarri Eguna.
Hilak 25, Mugikortasun Astea: Bizikleta festa.
Hilak 28-urriak 14, X. Argazki
Rally digitalaren erakusketa, Hernaniko Argazki Forumak
antolatuta, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!