ostiral goizean, Zarautzeko hondartzan azaldu zen eta sekulako ikusmina sortu duen kaxalotea Hernanin lurperatu dute, azkenean, hasiera batean, Usurbilen edo Getarian lurperatuko zutela esan baldin bazen ere. Intsusadiko lurretan lurperatu zuten atzo, 12-15 metro inguru eta 20 bat tonelada zituen kaxalote gaztea. Egun osoz aritu ziren lurperatze lanetan, Kronikak jakin duenez. Hemendik lau bat urtetara lurpetik ateratzeko asmoa dago eta aurreikusten denez, Donostiako Aquariumean jarriko dute erakusgai bere eskeletoa, besteak beste.
Kaxalotea arazoren batek eraginda iritsi zela itsasertzera uste da. Halako kaxalote gazteak bakarrik ibili ohi dira, oso ohizkoak dira gure kostan, 3.000 metroko sakoneran ibiltzeko gai dira eta 2 orduz ur azalera atera gabe egoteko gai. Arrek 18 metro neurtu ditzakete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!