‘Tilos 7 Pasa’ txapelketan parte hartzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 29a, 02:00

Pelota txapelketa herrikoia antolatu dute Tilosetan, eta zabalik dago izena emateko epea. Tilos 7 Pasa izena jarri diote txapelketari, eta palaz jokatuko da, gomazko pelotarekin. Txapelketa irailaren 12an hasiko da, eta hilabete inguru iraungo du, urriaren hasiera arte. Antolatzaileek nahi lukete, Hernaniko pelotazale guztiak parte hartzea txapelketa herrikoi honetan. Izenemateko bi aukera daude, e-mailez edo telefonoz: tilos7pasa@gmail.com eta 607 198 233. Prezioa: 20 euro, bikoteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!