Luis Goñik irabazi egin zuen beste behin, Donostiako Irlako Zeharkaldia, eta Alazne Egiazabal 10garren izan zen emakumezkoetan. Peru Alfaro ere ez zen gaizki ibili, eta bere kategorian 4garren postua lortu zuen, 3.000 metroko igeriketa proba jendetsu honetan. Guztira 268 igerilarik hartu zuten parte; tartean,
10 hernaniar. Luis Goñik 40:02 denbora egin zuen, Jaime Caballero ezagunak baino, segundu bat gutxiago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!