Itxura ona taldeak, eta itxura ona Landarek. Larunbatean, Sarako Izarra taldeari 34-27 irabazi zion Hernanik, aurredenboraldiko lehendabiziko partiduan.
Irrikiz atera ziren jokalariak Landareko zelaira, eta partidu borrokatua jokatu zuten, jokuz ikusgarria, eta markagailuan parekatua. Entsaio asko izan ziren, eta lesioetatik bueltatu diren jokalariek maila haundia erakutsi zuten. Ikusleek ere erakustaldia eman zuten, Landareko gradak ia erabat bete baitzituzten, taldea animatzeko.