Jendeak ez du hutsik egin, eta Portu auzoa bete egin dute hiru egunez, San Joan Txiki jaietan. Larunbat arratsaldez, txiki geratu zen Portu. Jendetza haundia bildu zen bertara, eta ostirala eta igandea ere ez dira makalak izan. Atzo goizean goizetik hasi zuten festa, eta eguerdian sagardo tragoaren aitzakian plaza bete jende izan zen. Aurretik meza eta pelota partiduak zituzten.
Pelotan, Eneko Lujanbiok irabazi zion Aritz Murgiondori, 35-32 (Ojuelek eta Alvarezek ezin izan zuten jokatu). Karabinako irabazleak ere jakinarazi zituzten: Andoni Rekondo irabazle, eta Iker Alberro bigarren, desenpatea jokatuta.