Udaberri eta udarako arropa eta produktuak prezio merkeagoan erosteko aukera izango da aste honetan Hernanin, bertako dendari eta komertzioen eskutik. Merkealdiak pasa dira, eta stock-ean geratu diren produktuak aterako dituzte kalera, Hernaniko 13 denda eta komertziok.
Stock Azoka Atsegindegin izango da, eta bertan izango dira aukeran: modako jantziak, kirol arropa, poltsak eta konplementuak, etxeko produktuak, umeentzako jantziak, optika...
Ostiral arratsaldez, eta larunbat goizez
Bi egunetan jarriko dute azoka Atsegindegin. Ostiralean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara; larunbatean, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Gainera, larunbatean haurrentzako bi gaztelu-puzgarri jarriko dira, azokak irauten duen bitartean.
Urtero, postu gehiago; urtero, jende gehiago
Stock Azoka gora dijoa Hernanin. Ohitura bihurtzen ari da, eta gero eta jende eta postu gehiago izaten da.