Eguraldiari begira pasa zituzten lehenengo orduak atzo, Kabila edo Gurutzeta auzoan, Ergobin. Egun osoko festa zuten, eta sagardo probaketarekin inguratu ziren lehenengo bisitariak bertara. Euria dela eta, Gurutzeta sagardotegi barruan egin zuten probaketa eta pintxo jana, eta eguerdian, ostera kanpora atera ziren, bazkaltzera. 80 lagun inguru bildu ziren bazkaltzera, eta hortik aurrera ere inguratu zen jendea, eguneko azken orduetan. Auzo-giroan, egun pasa ederra egin zuten beste behin ere... datorren urtera arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!