Ezkurra finalera pasa da, juxtu... oso juxtu

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 28a, 02:00

Azken sakeak juxtu-juxtu pasa zuen marra, eta Ezkurrak juxtu-juxtu irabazi zuen. Alferrik Urriza­ren protestak; buena izan zen. Ezkurrak ezin zuen sinestu, 26-29 galtzen joan eta gero irabazi baitzuen, eta 14garren finala jokatuko du, Miel Mari Urrutia­ren kontra.  

Partidu ona, eta gazteak maila ikaragarria
Ezkurrak txapeldunen kas­ta atera zuelako irabazi zu­en atzo. Urriza gazteak es­tu hartu zuen, gaina hartu zion, eta errematatzen as­ma­tzea bakarrik falta izan zuen. Txalo zaparradarekin bukatu zuten partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!