azken minutuan enpatatu zuen Baskoniak, eta 2-2 emaitzarekin, zapore kaxkarrarekin geratu ziren Hernaniko zaleak, Zubipen. Izan ere, 7garren minuturako galtzen ziren hernaniarrak, eta bigarren zatian buelta ematea lortu zuten, Bereziartua eta Olasagastiren golekin. Orokieta atezainak golera zijoan baloia geratu zuen 31garrenean, eta bazirudien Hernanik neurria hartua ziola Athleticeko filialari; bizkaitarrek berdindu, ordea. Hernani gustora egoteko moduan da, talde oso on bati hortzak erakutsi baitizkio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!