Urtero xamar egiten da, eta aurten ere hutsik egin gabe antolatu dute, Futbol 7 Txapelketa, Zubipen. Txapelketa herrikoia da, goizean hasi eta arratsaldera arte irauten du, eta kanporaketa azkarrak izaten dira: irabaziz gero, aurrera; eta galduz gero, atzera.
Egun osoko txapelketa ‘azkarra’
Talde dezente bilduko dira aurten ere, Hernani eta beste herrietatik etorritakoak. Horregatik, egun osoa iraungo du txapelketak. Normalean, lehendabiziko fasea goizez jokatzen da. Ondoren bazkaldu, eta arratsaldean izaten da bigarren fasea, aurrera egin duten taldeekin.
Zazpi, zazpiren kontra
Zelaian zazpi lagun ariko dira talde bakoitzetik. Horregatik, Zubipen hiru zelai aterako dituzte, hiru partidu batera jokatzeko. Zelai haundian zabaletara jokatuko dute, bi taldetan. Aldi berean, atzeko zelai txikian ere jokatzen ariko dira.
Pintxo, bazkari, mus...
giro ederra larunbaterako
Irailaren 3an izango da festa, larunbatarekin. Zubipeko taberna irekiko dute, eta pintxoak eta edariak izango dira, partiduei begira egon behar dutenentzat, edo partidutik partidurako tarterako. Horrenbeste talde izanda, jendetza haundia biltzen da Zubipen, eta giro ederra izaten da urtero.
Bazkaltzeko aukera ere izango da bertan, eta bazkal ondoan mus txapelketa antolatu dute, futbolarekin nekatu direnentzako.
Apuntatzeko, Garinen
Izenematea zabalik dago jadanik. Garin tabernan daude zerrendak, eta hantxe apuntatu behar du, parte hartu nahi duen guztiak.