Suziriek esnatuko dute gaur Portu eta behin esnatuta, umeentzako ekintzak izango dira nagusi: 11:30etan, haur jolasak izango dituzte; 13:00etan, zinta lasterketa; eta ondoren, Karabina Txapelketa. Arratsaldean, 16:00etan, Mus Txapelketa izango da Shangay tabernan eta umeek tailerrak izango dituzte. 18:00etan, berriz, urtero bezala jendetza bilduko duen Asto Lasterketa. 19:00etan pailazoak izango dira eta afalostean, 00:00etan, Txan Magoa eta Laiotz taldea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!