Sararen kontra, lehenengo ‘kontaktua’

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 27a, 02:00

Kontaktuan hasteko ga­raia du Hernanik, eta horretarakoxe gogoz dira jokalariak ere. Bi aste daramazkite entrenatzen, jo eta su, eta aurten amorratzen daude, zerbait potoloa egiteko. Tal­dea oso-osorik dago, eta giroa pil-pilean...
Aurreden­bo­raldiko lehenengo partidua jokatuko du­te gaur, 16:30etan Landaren. Iparraldeko taldeak beti izaten dira gogorrak, eta gaur, Sarako Izarra taldearen kontra bizitu ahal izango dira lehenengo sentsazioak.

Taldea oso-osorik da

Iaz lesionatu asko izan zi­tuen Hernanik, eta horietako asko, beteranoak, eta klabeak, ekipoarentzako. Aurten, gehienak errekuperatu di­tuzte, eta taldea oso-osorik dela esan liteke. Genua, Per­nas, Apeze, Casado, Olano... denak ari dira entrenatzen, eta jokatzeko moduan izango dira denboraldi hasieran. Entrenatzaile lanetan iazko aldaketa izango da. Aurten, Patrick Polidori ariko da, eta berarekin batera, Javier Seco Boli. Ez dute erraza izango, Ohorezko B maila oso delako gogorra. Baina iaz baldintza zail askori erantzunda, aurre­ra egin zuten hernaniarrek. Aurten badirudi dena alde dutela, oraingoz. Gaur ikusiko da, nola dauden indarrak.

Klubean, inoizko talde eta jokalari gehien: 200
Aurten 200 lagunetik gora ariko dira Errugbi elkartean, maila guztietan. 6 talde ariko dira konpetitzen, aspaldiko gehiena; eta tartean, gainera, nesken taldea izango dute, lehenengo aldiz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!