Haur jolas, Lorontzi Lehiaketa, sardin jatea, kontzertuak... gaur Portun, jaiak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 26a, 02:00

Abuztuko azken asteburua iristearekin batera, Portuko San Joan Txiki jaiak ere iritsi zaizkigu. Gaur hasiko dira eta festak ezinhobeto hasteko, egun osoko egitarau zabala prestatu dute. Jaiei hasiera ofiziala eguerdiko 12:00etan emango zaie suziriak jaurtita. Aldi berean, buruhaundi eta txistulariak auzoan barrena ibiliko dira. Dena dela, aurretik, goizean zehar, haurrentzako marrazki eta pintura lehiaketa eta puzgarriak izango dira. Arratsaldean ere izango dituzte puzgarriak eta baita jolasak ere.
Auzoko lorontzi dotoreena zeinek duen ere gaur arra­tsaldean erabakiko da, Lo­ron­tzi Lehiaketarekin. Ondo­ren, Tute Txapelketa izango da Pedro Mari tabernan.
Eta gauerako indarrak har­tzeko, sardina jateko aukera izango da auzotarrekin batera, giro ederrean. Eguna, kontzertuak borobilduko du. Hiru taldek joko dute: Pandemia, Sindrome de Parker eta Met Heav.

Asto Lasterketa famatua, bihar
San Joan Txiki jaiek jarraipena izango dute bihar. Eta ez dute nolanahiko eguna auzotarrek. Egun berezia da larunbata eta egunari dagokion egitaraua prestatu dute. Hasi ere, indar­tsu hasiko dira, suziriak jaurtiz.  Goiztiarrentzat, baratxuri-zopa ere izango da  goizean goiz. Eta gainerakoan, umeentzat jokoak, zinta lasterketa, Karabina Txa­pel­keta, Mus Txapelketa, tailerrak, Patxin eta Potxin pailazoak... Eta dudarik gabe, festetako ekitaldirik jendetsuena eta nagusienetakoa den Asto Karrera ez da faltako. Arratsaldeko 18:00e­tan izango da hori.

60garren Asto Lasterketa
1935ean egin ziren lehenengo festak eta lehenengo Asto Karrera Portun. Urte hartako karrera Pedro Aristregi Goia­rrok irabazi zuen, Karabelera joan eta buelta. Gerra Zibila tarteko, festa gehiagorik ez zen egin Portun 1941-42 ingurura arte. Orduz geroztik urtero egin izan dira, urte batean izan ezik, eta beraz, Asto Karrerak ere beste hainbeste izango dira ziurrenik. Dena dela, kontuak eramaten, orain dela 60 urte hasi zirela esan daiteke, aurten, 60 urte beteko baititu Portuko Asto Karrera famatuak.

Txan Magoa eta Laiotzekin dantzaldia, bihar gauean

Aurtengo festetarako ekitaldi berezi bat ere prestatu dute Portun: Txan Magoaren magia ikuskizuna. Bihar, gaueko 00:00etan izango da eta ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia.
Pelota, bertsoak, sagardoa, bazkaria, dantza, musika...
Etzi ere ekitaldiz bete-betea izango da eguna Portun. Bihar bezala, suziriak jaurtita emango zaio hasiera egunari eta ba­ratxuri-zopa beharrean, txokolatada izango dute goiztiarrek.  Horrez gain, Paul Ojuel eta Unai Alvarezen arteko urteroko pelota partidua izango da goizean. Ondoren, bertso eskolako bertsolarien saioa eta sagardo probaketa. 12 sargardo izango dira aukeran. Eta edan bakarrik ez, jateko aukera ederra ere izango da, auzo bazkaria antolatu baitute.
Arratsaldean, berriz, Ainara dantza eskolako ikasleek funky eta batuka erakustaldia eskainiko dute. Jaiak behar bezala agurtzeko, Laket taldearekin dantzaldia, zezensuzkoa eta azken traka izango dira.

EGITARAUA:

Abuztuak 26, ostirala:
10:00, marrazki eta
pintura lehiaketa.
11:00-13:30, haurren parking-a: puzgarriak, ohe
elastikoak, parke txikia eta olla.
12:00, jaien hasiera suzirien jaurtiketarekin. aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera.
13:00, auzoko gazteek
egindako marrazkien
erakusketa.
16:00-19:00, haurren
parking-a.
17:00, haur jokoak: zaku
karrerak, aulki jokoa, loko­txak, ura eta irinaren jokoa...
18:00, lorontzi lehiaketa.
19:00, tute txapelketa pedro mari tabernan.
20:30, XXI. sardin jate
herrikoia.
23:00, kontzertuak:
- Pandemia.
- Sindrome de parker.
- Met heav.

Abuztuak 27, larunbata:
08:00, Egunsentia, suzirien
jaurtiketarekin.
08:30, Baratxuri-zopa
goiztiarrentzat.
11:30, Haur jokoak: Zaku karrerak, aulki jokoa, lpkotxak, ura eta irinaren jokoa...
13:00, Zinta lasterketa
opariekin.
Jarraian, Karabina Txapelketa.
16:00, Mus Txapelketa Shangay tabernan.
Ordu berean, Umeentzat
tailerrak.
18:00, LX. Asto Lasterketa.
19:00, Patxin eta Potxin
pailazoak.
Jarraian, Denak afaltzera.
00:00, Txan magoaren magia eta ikuskizun zoragarria.
01:00, Dantzaldia Laiotz
taldearekin.

Abuztuak 28, igandea:
08:00, Egunsentia, suzirien
jaurtiketarekin.
08:30, Txokolatada .
09:30, Diana txistulariekin.
11:00, Meza auzoko
hildakoen alde.
11:30, Pelota partidu interesgarria: Paul Ojuel (auzoko
txapelduna)/Unai Alvarez.
12:00, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30, Sagardo Probaketa, Oihane, Itxaso eta Maialen
trikitilariek alaituta. Sagardotegiak: Altzueta, Artola, Oialume-Zar, Olaizola, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Eula, Iparragirre, Itsasburu,
Otsua-enea eta Rufino.
13:00, XXXVII. Toka eta Bote Txapelketa.
14:30, Bazkaria.
18:00, Funky eta Batuka
dantzen erakustaldia
Hernaniko Ainara dantza
eskolaren eskutik.
19:00, Motozerrarekin egindako eskulanen erakustaldia.
Jarraian, Laket taldearekin dantzaldia.
00:00, Jaien amaiera Laket
taldearekin eta zezensuzkoa eta azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!